Aurrekariak

2011ko urriaren 20an, ETA erakunde armatuak iragarri zuen bere jardun amaitua behin betiko etengo zuela. Egoera horrek, hainbat eragile sozial eta politikok bultzaturiko ekimenekin batera, ateak irekiko zizkion euskal gatazkaren konponbideari eta bakeari, eta berarekin garai politiko berria ekarri zuen. Itxaropena nagusitu zen jendartean, urte luzetako gatazkari behin betiko irtenbidea emateko ateak parez pare ireki baitziren. 11/13 Auzian epaituko gaituzten 47 herritarrok, beste milaka euskal herritarrekin batera, konbentzimendu osoa genuen preso eta iheslarien egoerari irtenbidea ematea zela egin
genezakeen ekarpeik positiboena benetako elkarbizitza eta bake eszenatoki iraunkor bat eraikitzeko. Zoritxarrez, kontrako norabidean doazen hainbat ekinbide ere jasan dugu (eta jasaten jarraitzen dugu) Euskal Herrian, sufrimendua betikotu, zauri berriak ireki eta preso eta iheslarien afera betikotzeko helburu garbiarekin. Horien artean kokatzen ditugu 11/13 Auzian epaituko gaituzten herritarren aurkako ekinbide judizial eta poliziala.

HerRIRA

2013 Iraila

•   18 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak
   Deklaratu ondoren, baldintzapean aske geratu ziren guztiak, batzuk fidantzapean
   Herriraren egoitzak miatu zituzten Hernani, Gasteiz, Bilbo eta Iruñean
   Itxi egin zituzten 38 web orrialde, 32 eta 125na Twitter eta Facebook kontu

Bitartekariak

2014 urtarrila

•    8 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak
    Espetxealdi prebentiboan

• Aitziber 6 hilabetez espetxean.
• Egoitz, Mikel, Asier, Aintzane eta Joxe 15 hilabetez espetxean.
• Ion 2 urte eta 3 hilabetez espetxean
• Arantza 3 urte eta hilabetez espetxean.

   Une hartan atxilotu ez bazuten ere, inputatu egin zuten Naia Zuriarrain

Abokatuak, Herrira

2015eko urtarrila

•  12 abokatu eta Herrirako 4 kide atxilotu zituen Guardia Zibilak
  Deklaratu ondoren baldintzapean aske geratu ziren abokatuak eta Herrirako kide bat. Herrirako beste 3 kideak, berriz, espetxeratuak izan ziren 10 eta 13 hilabetez.
  Une hartan atxilotu ez bazuten ere, inputatu egin zuten garai hartan Senataria zen Iñaki Goioaga
  Abokatuen egoitzak miatu zituzten Hernani, Gasteiz, Iruñea eta Bilbon

EtxeratJAIKI HADI

2015eko martxoa

•  4 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak: eta hainbat miaketa egin zituen
  Deklaratu ondoren baldintzapean aske geratu ziren guztiak, batzuk fidantzapea