ZER DA JAIKI HADI

Jaiki Hadi osasun arloko profesionalez osatutako (psikologoak, sendagileak, psikiatrak..) elkarte  bat da, estatu espainiar edo frantsesaren aldeko bortizkeria politikoa jasan duten edo jasaten ari den edozein pertsonari osasun arreta integrala eskaintzera zuzendua.

Diseinu honetan, honako arloak ukitzen ditu arreta honek:

Honetaz gain, JH elkartea torturaren inguruko estatu mailako TPSK-CPDT  Koordinatzaileko partaide eta bozeramalea da ??. Era berean, AEN (Espainiar Neuropsikiatria Elkartea) zein Osalde (Osasunaren Eskubidearen aldeko Elkartea) zein OME ( Osasun Mentalaren Elkartea) elkarteekin harreman zuzena du.

Azpimarratzea, azkenik, JHk torturaren inguruan egin diren  bi ikerketa nagusietan parte zuzena izan duela: 2014ko irailean aurkeztu zen “Inkomunikazioa eta tortura” lanean, UPV-EHUko Gizarte-Psikologia sailak zuzendua, eta 2017ko abenduan aurkeztu zen “Euskadin gertatutako tortura eta tratu txarrak” ikerketa lana, Eusko Jaurlaritzaren mandatuz KEI-IVACeko Paco Etxeberriak zuzendua.

JAIKI HADIKO PROFESIONALEN KONTRAKO EKINBIDE JUDIZIALA ETA POLIZIALA

Atxiloketa 2015eko martxoan  burutzen da, arreta fisiko eta psikologikoa zuzentzen eta burutzen  duten elkarteko bi lagunen aurka. Une horretan  105 preso gaixo ditugu gure arretaren pean, hauetatik 10 preso gaixo larri direlarik. Kontutan hartzeko datu bat: une horretan 19 lagun daude arreta psikologiko zuzena (terapia-bisitak espetxeetan) jasotzen dutenak, atxilotutako arreta psikologikoaren arduradunaren aldetik gehienak

OPERAZIOAREN ONDORIOAK ETA ESKUBIDE URRAKETAK

Kasu honetan, presoaren konfiantzako osasun arretaren eskubidea urratu da, horretaz arduratzen ziren bi lagunak auzipetu dituztelako. Eta, larriagoa dena, arreta psikologoaren arduradunaren auzipetzearen ondorioz, 15 preso gaixo terapia-bisitaren eskubiderik gabe geratzen dira. Egoera honek profesional berriak bilatzea behartzen du, baina denbora batez arretarik gabe geratzen dira pazienteak. Gainera, gaixotasun mota honetan psikologoaren aldaketa traumatikoa suerta liteke gaixoarentzat konfiantzako terapeuta galdu duelako.

 

  1. http://sare.eus/orain-presoak/gaixo-larriak/
  2. https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/10779/INFORME_FINAL_-_investigacion_tortura_y_malos_tratos_18-12-2017.pdf
  3. https://www.berria.eus/albisteak/161213/preso-eri-guztiak-baldintzarik-gabe-aske-uzteko-eskatu-du-jaiki-hadi-elkarteak.htm
  4. https://www.etxerat.eus/index.php/eu/txostenak/jaiki-hadi