AURREKARIAK

2011-ko urriaren 20an, ETA erakunde armatuak, bere jardun armatuaren behin betiko etena iragarri zuen. Egoera honek, eta hainbat eragile sozial eta politikok bultzaturiko ekimenek, gatazkaren konponbideari eta bakeari ateak irekiko zizkion garai politiko berria ekarri zuten berarekin. Itxaropena nagusitu zen jendartean, urte luzetako gatazkari behin betiko irtenbidea emateko ateak parez pare ireki baiziren.

ZER ZEN HERIRA?

Abagune politiko honetan, gatazkaren ondorio diren preso eta iheslarien egora konponbidean jarri asmoz abiatu zuen bere ibilbidea Herrira mugimenduak.

Honela, 2012-ko otsailean, Kursaalean buruturiko ekitaldi publikoan, jendartean harrera handia izan zuen “Egin Dezagun Bidea” ekimenak hauspoturik eta ehundaka pertsonen babesean jaio zen Herrira.

Herritar askoren ilusio eta lanaren emaitza izan zen Herrira. Euskal preso eta iheslarien oinarrizko eskubideen aldeko lana eginez, guztien etxeratzearen aldeko indarrak biltzea zuen xede.

Herrirako partaideok, konbentzimendu osoa genuen, preso eta iheslarien egoerari irtenbidea ematea, benetako elkarbizitza eta bake eszenatoki iraunkor bati ekarpen positiboa egitea zela.

Mugimendu zabal, berritzailea, dinamikoa, eraginkorra, anitza eta trasnparentea izateko bokazioz jaio zen. Herritarren protagonismo eta parte hartze aktiboari bide emanez, gehiengo sozialaren adostasuna bildu eta kanalizatzeko erronka zuen Herrirak. 

Norabide honetan, mugimendu ireki eta parte hartzaile bat izateko bitartekoak finkatu ziren; hiri, herri eta auzo ezberdinetan herri bilguneak sortuz. Orotara, 250 herri bilgune baino gehiago sortu ziren Euskal Herrian, ehundaka herritar batu zirelarik preso eta iheslarien eskubideen aldeko dinamikara.

Bere ibilbide laburrean, dinamika oparoa garatu zuen Herrira-k. Pertsona ezberdinen ekarpenei bide emanez, milaka herritar batu zituen ekimen ezberdinetan: besteak beste, Bilboko mobilizazio jendetsuak, “Plazak Bete” ekimena, ekimen kulturalak, Zaballako gau bela, “Azken Ziaboga” Donostian ,197/2006 dotrina bertan behera uzteko “Herritarron Epaia” eta herriz herri garaturiko hamarnaka ekimen gehiago. Era berean, preso eta iheslarien senideen muturreko egoerak, hala nola, sakabanaketak eragindako gastuak, bisitetarako laguntza eta babesa, arintzeko birteko eta dinamikak garatu ziren herriz herri.

Finean, herriz herri, presoen giza eskubideen alde eta konponbidearen aldeko lanari baliabide erangikorrak emateko tresna izan zen Herrira. 

HERRIRAREN AURKAKO EKINBIDE JUDIZIAL ETA POLIZIALA

2013ko irailean, Europako Giza Eskubideen epaitegian 197/2006 dotrinaren ebazpena ematear zela, eman zen Herriraren aurkako operazio poliziala, ondoren etorriko ziren operazio guztien aurrekari gisa.

2015-eko urtarrilean, Herrirako 4 kide atxilotu eta horietaik 3 espetxeratu zituen Eloy Velasko epaileak. 9, 12 eta 13 hilabete espetxean sakabanaturik igaro ondoren, hirurek baldintzapeko askatasuna berreskuratu zuten. 

Konponbidean baino, gaztazka iraunkortzearen bidean kokatzen zen operazio hau. Sufrimendua betikotu, zauri berriak ireki eta preso eta iheslarien afera betikotzeko norabidean hain zuzen ere.

Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko lana eta elkartasuna desagarrerazteko asmoa dago auzibide honen atzean.

Ondorio anitz eta larriak izan ditu ekinbide judizial eta polizial honek: