EPPK Euskal preso politikoen kolektiboa da.

2012an, EPPK osatzen duten kide guztiek, oztopoak oztopo, bere historian, akaso, izan duen eztabaidarik garrantzitsuenari ekiten dio. Ondorioz; EPPKk hautatutako bere zuzendaritza eta bozeramaile berriak nortzuk diren publiko egiten du.

EPPKk, gatazkaren parte eta ondorio den heinean, beraien eztabaidaren hausnarketa, ondorioak eta eman beharreko urratsak emateko borondatea, Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalei jakinarazteko eta beraiekin partekatzeko helburua du. Baita eragile hauen iritzia, hausnarketa edota ekarpenak jasotzeko ere. Halere, Euskal Herriko eragile hauekin guztiekin, mementuz eta kolektiboaren nahiaren kontra (dispertsioa, sakabanaketa, isolamendua…hots kolektiboaren aurka espreski diseinatutako salbuespen neurriak direla medio), aurrez aurre biltzerik ez zuen bitartean, presoen (eskubideen)  eremuan ibilitako pertsona batzuei, zubi lana egiteko eskaera luzatzen die ohar publiko baten bidez.

Bitartekari hauen zeregina, EPPKren hausnarketak eta erabakiak (aurretik aipatutako Euskal Herriko eragilei guztiei), inolako, filtro, intoxikazio edo manipulaziorik gabe, ematea da. Pertsona hauek, 2012ko ekainean agerraldi publiko baten bidez, EPPKk eskatutako zubi edo bitartekari lan eskaerari baiezkoa emango diote.

Hauek, “Bitartekariek”, beti ere agerraldi publikoen bidez (prentsaurrekoak), eragile desberdinekin izandako bileren berri eta balantzea eman dute. 2014ko urtarrilan, Guardia Zibilak, bitartekari lanetan aritu ziren lagunetatik zortzi atxilotzen ditu.

 

Prentsa dossierra