Auziperatuen haur eta nerabeen egoera

2019ko irailaren 16an dute hastekoa epaiketa 11/13 sumarioan auziperatutako 47 lagunek. Epaiketa zai dagoen pertsona kopuruari erreparatuta, begiratu batera, jende askori eragiten diola jabetuko gara, auzipetu bakoitzaren ingurua zabala baita.

Gainera, auzibidea orain 6 urte abiatutakoa da, testuinguru zehatz batean emandakoa: ETA su eten iraunkorrean zen, eta borroka armatua behin betiko utzi zuela adierazita zegoen; desegite bidean zen. Auzipetuak euskal presoen eskubideen aldeko babes talde ezberdinetako partaideak ziren. Momentuko bake eta konponbide haizeak bultzata, iraganak utzitako sufrikarioak gainditu eta etorkizuna bake eskenatoki batean eraikitzeko konpromisoa hartuta zuten.

2013an Herrira elkartearen aurkako jazarpena etorri zen lehendabizi. Urte t’erdiz luzatu ziren polizia kolpe ezberdinak, presoen asistentzia juridikoa, bitartekariak, Jaki Hadi eta Etxerat elkarteko kideen atxiloketekin batera, 11/13 sumarioa osatu eta epaiketa data jarri arte.

Denbora tarte honetan, izan espetxean nahiz kalean, kontrol neurri zorrotzago edo arinagoekin, baldintzatuta egonagatik, auzipetuek beraien bizitza garatzen jarraitu dute.

Askok, umeak izan eta familiak haunditu dituzte. Ia 40 dira epaiketak zuzenean eragiten dien adin txikiko seme-alaben kopurua. Hau, auzipetu eta familientzako gainkarga nabarmena da, eta familia osoak desorekatuta eta desegituratuta uzteko arrisku larria dago.

Azken finean, etorkizuna bakean eta sufrikariorik gabe eraikitzeko aukera kolokan dute. Motxiladun umeak bilakatzeko arriskuan daude.

Auzipetuen kargura dauden umeen erradiografia laburra

Ume kopurua: 38. Hainbatek 18 urteak pasa berriak

  • 0-6 urte artean: 25
  • 7-12 urte artean: 9
  • 13-18 urte artean: 4

*Auziperatu bat haurdun dago. Epaiketaren inguru-marian jaiotzekoa du haurra.

Gaur egun, auziaz kanpoko aita/ama espetxean: 1

Lehenago aita/ama espetxean ezagutu dute: 5. Hainbatek gurasoak atxilotuta ikusi dituzte.

Gurasoen epaiketaren berri eta espetxeratzeko aukeraz: Orain artean ume gutxi batzuek dakite, gehienak nerabeak. Tantaka, eta bakoitza bere eran eta erritmoan, auziperatuak haurrei espetxean bukatzeko duten arriskuez ohartarazten ari zaizkie, egia azalduz baina gordintasuna ekidinez.

Gaixotasun larriak edo zaintza berezia behar duten umeak: 2

Umeen egoera ezberdinak auzibidean izandako eragina

  • Momentuko haurdunaldiak tarteko, bi auzipetu amek baldintzapeko askatasuna jaso zuten. Bata espetxetik aske atera zen; bestea espetxean ez zen sartu.
  • Umearen gaixotasun larriak eraginda auzipetu batek baldintzapeko askatasuna jaso zuen espetxean zenean.
  • Auzitik kanpo zegoen amaren gaixotasun larriak umeak babes gabe ez uztearren, auzipetu batek baldintzapeko askatasuna jaso zuen espetxean zenean.

deskargatu dokumentua

11/ 13 sumarioko auzipetuen haur eta nerabeen egoerari buruzko txostenari atxikimendua eman diote