Hemen da MakroKanta

Musikak mundua mugitzen du, gaitasun hori badu; barrenak astindu, konexioak sortu, norabide anitzeko komunikazioa eraiki, dena nota eta letra bidez zabalduta.

Elkartasuna eta musika sarri elkartu dira. Bat egin dute. Aldarria nahinora hedatzeko bide ezin hobea bihurtu da sentimenduak bor-bor jartzeko. Eta agian ezinezkoa diren lekuetara keinu maitagarriak heltzeko modu ia bakarra bihurtzen da. Ahotsa eta melodiek ez dituztelako mugarik ezagutzen; eta ez dituztelako inoiz ezagutuko.

Hainbat musikari elkartu eta 11/13 makroepaiketari ez eta konponbideari bai adierazteko abesti hau egin dute. Haien aletxoa jarri dute lekuz kanpo eta denboraz kanpo dagoen zentzugabekeria hau bertan behera geratzeko. Eta bide batez, benetan heldu behar zaion problematikari heltzeko beharra azpimarratzeko: egungo espetxe politika aldatu eta euskal preso eta iheslarien gaia soluzio agenda beti lotua egotea.

Izan dadila ozen adierazteko bidea: makro-elkartasuna eta makro-maitasunek mundua mugitzen jarraituko dutelako!

Eskerrik asko zuen ahotsa eta musika eskaintzeagatik.

Ahotsak:
Suaia, Aiora Renteria, Juantxo Arakama eta Maria Rivero.

Gitarra eta bajua: 
Eriz Perez

Bateria:
Ion Arenas

Sinteak: 
Suaia eta Kalen

Produkzioa:
Suaia, Eriz Perez eta Maria Rivero.

Grabaketa:
Sustraiak Records, Euridia eta Gua estudioa

Nahasketa:
Egoitz Palacios Sustraiak Records-en

Masterizazioa: 
Ibon Larruzea Euridian

Letra:
Izar Mendiguren, Juantxo Arakama eta Suaia.

Bideoa:
Aitziber Onaindia.

Eskerrak: 
Alfredo Remirez, Stepi Selektah eta Josetxo Perez