Presoen defentsarekin lotuta auzipetutako 47 lagunak irailaren 16an epaituko dituzte

Fiskaltzak 8 eta 20 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu presoen abokatuen eta Herrira, Jaiki Hadi, Etxerat eta EPPK kolektiboen kontrako operazioekin lotuta auzipetu dituzten 47 lagunentzat.

Irailaren 16an hasiko da Auzitegi Nazionalean presoen eskubideen defentsarekin lotuta auzipetutako 47 lagunen aurkako epaiketa, eta aurreikusitakoaren arabera, gutxienez, hiru hilabeteko iraupena izango du.

11/13 sumarioan auzipetutako pertsona guztiak aske daude gaur egun, epaiketaren zain, duela bospasei urte Guardia Zibilak batzuk atxilotu bazituen ere. Harrezkero 15 egunetik behin epailearen aurrean agertu dira, eta ostegun honetan bertan bidalitako agirian gogora ekarri dutenez, debekatuta izan dute Espainiako Estatutik ateratzea.

Mobilizazioak antolatzeagatik, presoak paitegietan defendatzeagatikbitartekari lanak egiteagatik eta senitartekoak izateagatik epaituko gaituzte”, salatu dute.

“Estatuaren estoldetan jaiotako aldrebeskeria juridiko eta soziala da hau. Gure lana publikoa izan da, eta helburu jakin batzuk izan ditugu: euskal presoen eskubideak defendatzea, behingoz Euskal herrian bake eta justizia agertoki bat posible izan dadin”, gaineratu dute.

Fiskaltzak 8 eta 20 urte bitarteko zigorrak eskatu ditu

Fiskaltzak 8 eta 20 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu presoen abokatuen eta Herrira, Jaiki Hadi, Etxerat eta EPPK kolektiboen kontrako operazioekin lotuta auzipetu dituzten 47 lagunentzat.

Abokatuen kasuan, 11 urteko zigorra eskatu dute gehienentzat, baita Etxerateko kideentzat ere. EPPKren bitartekari izateagatik epaituko dituzten auzipetuentzat, berriz, 8 eta 14 urte bitarteko zigorrak eskatu dituzte. Arantza Zulueta abokatua dago horien artean.

Azkenik, Herrira mugimenduan parte hartzeagatik zigortu nahi dituzten lagunek 13 eta 20 urte bitarteko zigorrei egin beharko diete aurre, baldin eta epaileak fiskalaren eskaria onartzen badu. Fran Balda da, hain zuzen, zigorrik handiena bete beharko duena: 20 urte eta erdi.

Albiste hau eitb.eus argitaratu du